XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c. sartzeaz gain.

5.2.6. Soziatiboa.

Denborazko balioa du orduan perpausak (erkatu b eta c adibideak lehenbizikoarekin): a. herriko bestak larunbatarekin hasi ziren.

b. Mugera-rat hurbiltzearekin, ikustekoak ziren jendeak.

c. heien loria ikustearekin egunez egun pinpirinak handitzen, loditzen eta kolorestatzen.

5.2.7. Inesiboa.

Aditz izena mugagabean edo mugatuan ager daiteke inesiboan.

Baina banaketa berezi batek zuzentzen du bataren eta bestearen erabilera.

Mugagabean (-TZEN) agertzen da jakintza edo hautemate aditz zenbaitekin, aditz izenaren subjetua matrizeko aditzean ere partaide delarik: ikusi, entzun, hauteman, jakin, ikasi, aditu, e. a.: a. sartzen entzun dut.

b. ingelesez mintzatzen ikasi duzu.

c. josten ikasi dut.

Halaber mugagabea erabiltzen dugu hasi, utzi (mendebalean), lagundu (mendebalean), edo ekintzaren errepikapena edo luzapena adierazten duten beste aditz zenbaitekin: ari izan, izan, egon, ibili, ohitu, usatu, ihardun, atxeki, e. a.: a. haren ikusten izan naiz.

b. haurrekin jostatzen ari da.

c. entzuten dago.

d. ordituarte edaten ez egon gizonak

e. ikasten dabil.

f. an dabiltz su inguruan (...) abestuten

h. horrela lan egiten ohitua naiz.